Tenperatura beste koska bat jaitsiko da

EGURALDIA | Asteartean zerua estalita egongo da ipar partean eta egunaren amaieran soilik saretuko da hodeitza hori. Horrekin batera, euri apur bat egin dezake Kantauri isurialdean; arratsaldean atertuko du. Hegoaldera ere iritsiko dira hodeiak, baina bakanagoak izango dira eta ez dute euririk ekarriko. Ebro ibarrean ziertzoa zakartu eta bolada gogorrekin ibiliko da. Tenperatura beste koska bat jaitsiko da.


