Maximoak 25-30 ºC artekoak izango dira orokorrean

EGURALDIA | Asteazkenean, aldaketa handirik ez eguraldian. Hegoaldean bero handia egiten jarraituko du, batez ere Ebro bailaran; hala ere, litekeena da zenbait tokitan maximoak gradu pare bat jaistea. Kantauri isurialdean, berriz, maximoak 25-30 ºC artekoak izango dira orokorrean. Giro eguzkitsua nagusi izango den arren, zerua ez da aurreko egunetan bezain garbi egongo; barnealdean bero-hodeiak agertuko dira eta Kantauri isurialdean behe-hodei batzuk ere bai, batez ere kostaldean. Arratsaldean baliteke han-hemenka zaparradaren bat egitea. Kostaldean ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, eta arratsaldean barnealdean iparraldetik finkatuko da.


