DOT Durangaldea

ESKUALDEA

Asturiasek eta Euskadik omenaldia egin diete 1937an Saibigaingo bataillan desagertutakoei

Gudarien eta milizianoen familiek argi utzi dute “ezerk eta inork ez gaituela geldiaraziko aurkitu arte” ABADIÑO | Asturiasko Printzerriko Gobernuaren ordezkaritza ofizial baten presentzia izan da 1937ko apirilean Saibigainen desagertutako gudari eta miliziano euskaldun eta asturiarrei igande honetan urtero egiten zaien omenaldiaren berrikuntza nagusia.  Ovidio Zapico memoria demokratikoaz arduratzen den Asturiasko kontseilariak adierazi duenez, “gaurko […]

Asturiasek eta Euskadik omenaldia egin diete 1937an Saibigaingo bataillan desagertutakoei Irakurri albistea »

Iurretako sutea kontrolpean: “Hondakin horiek ez dute eraginik osasunean”

Airearen neurketak egiten jarraituko da hurrengo orduetan IURRETA/DURANGO |Durangoko eta Iurretako udalek jakinarazi dute gaur arratsaldean, 17:30ak inguruan, sute bat izan dela Iurretako Smurfit Kappa lantegian, eta paperezko 50 bobina inguru kaltetu direla. Hasiera-hasieratik, bi udalak harremanetan dago enpresarekin, Iurretako Udalarekin, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta SOS Deiakekin, eta egoeraren etengabeko jarraipena

Iurretako sutea kontrolpean: “Hondakin horiek ez dute eraginik osasunean” Irakurri albistea »

Elorriok osasun zentroaren egoera “kezkagarria” dela salatu du

Udalak kexa formala bidaliko dio Osakidetzari, ordezkapen falta eta langileen gainkarga dela eta ELORRIO | Tokiko erakundeen eta Elorrioko herritarren pazientzia muga-mugara iritsi da. Udalak publikoki adierazi du bere “kezka sakona” herriko osasun zentroak dituen gabeziengatik. Egoera honek onartu ezinezko gainkarga eragiten die profesionalari, eta zerbitzuaren kalitatea gutxitzen du herriko 7.300 biztanleentzat. Teorian, lantaldeak 5

Elorriok osasun zentroaren egoera “kezkagarria” dela salatu du Irakurri albistea »

Espetxera bidali dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik atxilotutako gizona

Biktimak larri jarraitzen du, zainketa intentsiboetako unitatean BERRIZ | Bikotekidea hiltzen saiatzeagatik Berrizen atxilotutako gizona espetxean sartu dute, Durangoko Epaitegietatik igaro eta epaileak deklarazioa hartu ostean. Biktimak larri jarraitzen du, zainketa intentsiboetako unitatean. Ustezko egilea, 48 urteko gizonezkoa, astelehenean atxilotu zuen Poliziak, emaztea, 38 urteko emakumezkoa, labankadaz hiltzen saiatzea egotzita. Erasoa astelehen goizean gertatu zen, familiaren etxebizitzan

Espetxera bidali dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik atxilotutako gizona Irakurri albistea »

Saibi mendiko batailan hildako gudari eta miliziano asturiarrak omentzeko ekitaldia

Igandean 10:00etan, Urkiolatik abiatuta, eta 11:00etan, omenaldia eta lore-eskaintza Saibi mendiaren gaineko gurutzearen aurrean ABADIÑO | «Saibigain 1937» memoria historikoaren elkarteak, Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoarekin eta hainbat elkarte memorialistarekin batera, omenaldia antolatu du igande honetan, apirilak 12 dituela, 1936ko gerran demokraziaren eta askatasunaren defentsan inguru horretan bizitza galdu zutenen alde. Saibigain mendiko batailan, 250 lagun

Saibi mendiko batailan hildako gudari eta miliziano asturiarrak omentzeko ekitaldia Irakurri albistea »

Durangok ekainean ireki nahi du Larrasoloetako aparkaleku berria

Lanak hilabete batzuetako atzerapenarekin doaz eta maiatzean amaitzea aurreikusten da DURANGO | Larrasoloetako aparkalekuaren obrak azken fasean sartu dira. Joan den abenduan lanak hasi zirenetik, Durangoko Udalak bultzatutako proiektuak aurrera jarraitzen du, baina atzerapenarekin, hasiera batean martxorako iragarri baitzen irekiera. Udal iturriek DOTi baieztatu diotenez, uda hasierarekin batera martxan jartzea da orain asmoa. Gaur egungo

Durangok ekainean ireki nahi du Larrasoloetako aparkaleku berria Irakurri albistea »

Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda: Abadiñoko udal-baratzeak

50 m2 inguruko lurzatia eskaintzen da, eta, erabilera egokia sustatzeko ABADIÑO | ​Abadiñoko udal-baratze ludiko libreen eskabideak aurkezteko deialdi publikoan onartutakoen, erreserbaren eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda publikatu du. Udalak Tornosolo landa eremuko ortu publikoetan libre geratu diren partzelak eskuratzeko izen-ematea zabaldu zuen martxoaren hasieran. 50 m2 inguruko lurzatia eskaintzen da, eta, erabilera egokia sustatzeko, ortuak

Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda: Abadiñoko udal-baratzeak Irakurri albistea »

Río de Oro Durangaldeak 24.070 kilo laguntza bildu ditu herri sahararrarentzat

Lankidetzan dihardutenen lekukoek elikadura-krisiaren gogortzea azpimarratu dute DURANGALDEA | Martxoak 14an abiatu zen Donostiatik Sahararen aldeko Euskal Karabana Solidarioa, Tindufeko errefuxiatu-kanpamenduetara bidean. Antolakuntzatik eskerrak eman dizkiete Durangaldeko biztanle eta udalei erakutsitako elkartasunagatik, baita proiektua posible egin duten erakunde eta kolaboratzaile guztiei ere. Río de Oro Durangaldeak, Sahararen Lagunen Euskal Elkarteen Federazioarekin batera, aurten ere “Piztu

Río de Oro Durangaldeak 24.070 kilo laguntza bildu ditu herri sahararrarentzat Irakurri albistea »

Babesleku Klimatikoak proiektua jarri du abian Durangok

Maiatzetik urrira bitartean irekitzea aurreikusten da, batez ere berorik handieneko orduetan DURANGO | Proiektuak udal eraikinak eta kanpoko espazioak aztertuko ditu, bero-aldietan erosotasun termikoa eskaintzeko gai diren lekuak identifikatzeko. Horrez gain, babesleku klimatikoen katalogo eta mapa bat egingo da, eta udalerriko hainbat eragileren ekarpenak jasoko dira, klima aldaketari aurre egiteko ekintza berriak bultzatzeko. Durangoko Udalak

Babesleku Klimatikoak proiektua jarri du abian Durangok Irakurri albistea »

Scroll to Top