Tenperaturak ez du aldaketa handirik izango eskualdean

EGURALDIA | Asteazkenean ildo beretik jarraituko dugu. Ipar-mendebaldeko haizeak giro goibela uzten jarraituko du, batez ere ipar partean, eta zaparradek jarraipena izango dute. Euria noizbehinka egingo du eta batez ere ipar partean egingo du. Hegoaldean, prezipitazioak bakanak eta arinak izango dira. Tenperaturak ez du aldaketa handirik izango.