DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Culturalaren puntu landua Deustura egindako bisitan

Durangarrek arnasa hartu dute sailkapenean, bi garaipen eta aste honetako berdinketaren ostean

Culturalak beste puntu bat batu du. ARTXIBOKO ARGAZKIA: Luis Iturrioz

FUTBOLA | Laugarren astez jarraian, Culturala kapaz izan da puntuak batzeko. Guztira, bi garaipen eta bi berdinketa, azkena, asteburu honetan Deustoren aurka etxetik kanpo jokatutako partidan.

Partida horretan, Aketza Gonzalezen gizonek lehiari eutsi zioten defentsan sendotasunez, azken jardunaldietako sentsazio onekin jarraitzeko. “Lerro guztietan oso landuta eta defentsan txukun. Oso serio aritu ginen, eta horri esker hirugarren partida jarraian lortu dugu golik jaso gabe. Aurkaria Play Offean sartzeko lehiatzen ari da eta oso pozik gaude taldearen erantzunarekin “, adierazi du Jon Garai ‘Tuto’ klubeko kirol zuzendariak.

Berdinketa honekin, Culturala 14. geratu da 26 punturekin eta bost puntuko aldea ireki du ez jaisteko borrokan ari diren taldeekin. Hurrengo jardunaldian, Touring 8. sailkatuak Tabira bisitatuko du (larunbatean 18:00etan).

Bestalde, gure ordezkarien emaitzak hemen.

Lehenengo RFEF

Unionistas de Salamanca 1 – SD Amorebieta 0

Hirugarren RFEF

Deusto 0 – Culturala 0

Lehentasunezkoa

Iurretako 0 – Arratia 5

Elorrio 2 – Mungia 0

Abadiño 0 – Gernika Sporting 1

Lekeitio 0 – Zaldua 2

Lehen eskualdekoa

Ermua 3 – Artibai 0

Atxulaur 0 – Ezkurdi 1

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top