Astelehenean eta asteartean giro gozoa izango da, baina asteazkenean termometroak 21 ºC-raino jaitsiko dira

EGURALDIA | Aste honek tenperatura baxuagoak eta giro gozoagoa dakar. Astelehen honetan gehienezko tenperaturak nabarmen egingo dute behera, baina oraindik 25 ºC inguruan mantenduko dira. Hodei baxuak izango dira nagusi lehen orduetan, batez ere iparraldean, eta haizeak ipar osagaipetik jotzen jarraituko du.
Asteartean hodeitzak gora egingo du eta termometroek behera egingo dute berriro ere. Egunaren bigarren zatian, bereziki iluntze aldera, euria agertuko da kantauriar isurialdean, kantitate handirik gabe bada ere. Asteazkenean beherakada finkatu egingo da, eta gehienezko tenperaturak 21 ºC ingurura mugatuko dira.


