Udalak errespetatu egiten du Sarrionandiak hartutako erabakia

MAÑARIA | Mañariko Udalak jakinarazi nahi du Agustin Sarrionandia alkateordeak eta zinegotziak bere kargua utzi duela, trafikoko arau-hauste baten harira. Udalak errespetatu egiten du Sarrionandiak hartutako erabakia, eta bereziki nabarmendu nahi du egoeraren aurrean erakutsi duen ardura kargu publikoa uzteko erabakia hartuta, gertatutakoaren erantzukizuna bere gain hartuz.
Mañariko Udalaren ustez, erakunde publikoen eta bertako ordezkari politikoen jardunak herritarren konfiantza izan behar du oinarri.
Horregatik, zintzotasunez eta erantzukizunez jokatzearen garrantzia azpimarratu nahi du. Era berean, udalak eskerrak eman nahi dizkio Agustin Sarrionandiari orain arte Mañariko herriaren alde egindako lanagatik.


