DOT Durangaldea

Durangaldeko adinekoek ACTIVA Bizkaia erronkan parte hartuko dute irailaren 18an Bilbon

Se celebrará el Bilbao el próximo 18 de septiembre en este acto que promueve un envejecimiento activo y saludable

Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete

DURANGALDEA | Datorren irailaren 18an, ACTIVA BIZKAIA IV. ERRONKA ospatuko da Bilbon, eta Durangaldeko adinekoek aukera izango dute ekitaldi berezi honetan protagonista izan eta parte hartzeko.

Bilboko Udalak antolatu du erronka, SECOT Bizkaiaren laguntzarekin, eta helburu nagusia da 55 urtetik gorako pertsonen artean jarduera fisikoaren garrantzia nabarmentzea, zahartze aktibo eta osasungarria sustatzeko.

Erronka kolektiboa 12 orduz luzatuko da, goizeko 08:00etatik arratsaldeko 20:00etara. Parte-hartzaileek txandaka egingo dute jarduera fisikoa: ordubetez oinez edo 30 minutuz korrika, Bilboko erdigunean prestatutako zirkuitu batean (Erripako kaia, Calatrava zubia eta Uribitarte pasealekua). Ekitaldia jai eta ospakizun giroan garatuko da, eta bertan izango da, besteak beste, Martin Fiz, munduko eta Europako maratoi txapelduna eta ekimenaren enbaxadorea.

Ekimenarekin bat egin dute Bizkaiko 26 udal eta mankomunitatek, Bizkaiko Sendagileen Elkargoak, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta Bilbao Talento Fundazioak. Guztira, 55 urtetik gorako 1.800 pertsona baino gehiago elkartzea aurreikusten da.

Durangaldeko parte-hartzaileek, Durangaldeko Mankomunitateko Adinekoen Zerbitzuak koordinatuta, 18:00etatik 19:00etara izango dute euren txanda. Une horretan, guztiek batera egingo dute zirkuitua, oinez edo korrika, bakoitzaren gaitasun eta nahiaren arabera.

Jarduera erabat doakoa da eta Durangaldeko adineko guztiei zuzenduta dago. Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete 94 620 05 46 telefono zenbakira deituta (10:00etatik 13:00etara) edo nagusiak@dma.eus helbide elektronikora idatzita.

Durangoko Merinaldeko Amankomunazgoak ekimenarekin bat egin du, eskualdeko parte-hartzea koordinatuz eta sustatuz. Horrez gain, izena ematen duten guztiek ekitaldirako bereziki diseinatutako kamiseta bana jasoko dute doan, Durangaldeko taldearen parte direla erakusteko eta elkarrekin identifikatzezeko.

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top