Izena emateko epea irailaren 8ra egongo da zabalik, biak barne

DURANGO | Irailaren 8ra, zabalik egongo da urrian Julene Azpeitia Udal Haurreskolan hasi nahi duten familien seme-alabentzako izena emateko epea.
Eskaerak online zein aurrez aurre egin ahal izango dira. Izena emateko epe honetan parte hartu eta plaza lortzen duten familietako haurrek 2026ko urriaren 1ean hasi ahal izango dute haurreskolan.
Aurrez aurreko arreta Julene Azpeitia Haurreskolan eskainiko da, San Roke kalea 4, beheko solairuan.
Izena emateko epe berri honen bidez, ikasturtea hasi ondoren Haurreskolak sarean sartu nahi duten familien beharrei erantzun nahi zaie, urrian zerbitzuan hasteko aukera erraztuz.
Durangoko Udalak izena emateko interesa duten familiak eskaera ezarritako epearen barruan egitera animatzen ditu, eta gogorarazten du izen-emate prozesuari, aurkeztu beharreko dokumentazioari eta dagozkion izapideei buruzko informazio guztia www.haurreskolak.eus webgunean kontsulta daitekeela.


