DOT Durangaldea

Gaur atzo baino bero gutxiago egingo du

30-35 ºC arteko tenperaturak izango ditugu gaur

Hurrengo eguneterako iragarri duten eguraldia Durangaldean. IRAGARPENA: Zaldibar Meteo

EGURALDIA | Hegoaldean bero errea eta Kantauri isurialdean maximoak atzo baino maila baxuagoan. Araba eta Nafarroa erdi eta hegoaldean, atzoko balioak errepikatuko dira eta maximoak 37-40 ºC artekoak izango dira. Kantauri isurialdean, berriz, iparraldeko haizearekin, kostaldean 30 ºC-tik behera geldituko dira eta barnealdeko bailaretan 30-35 ºC artekoak izango dira. Arratsaldean iparraldeko haizea barnealdera hedatuz joango da, beroa arinduz. Eguzkitsu egongo da, arratsaldean kostaldean behe-hodei batzuekin eta barnealdean bero-laino batzuekin; baliteke hegoaldean trumoi-zaparradaren bat egitea.

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top