DOT Durangaldea

Abadiñok aire zabaleko lau emanaldi eskainiko ditu

Egitaraua ostiral honetan, ekainak 26, abiatuko da haurrentzako film batekin

Emanaldi guztiak 22:00etan hasiko dira

ABADIÑO | Udako gauak girotzeko asmoz, Abadiñoko Udalak Udako Zinema egitarauaren edizio berria aurkeztu du. Ekainean eta uztailean zehar, kalitatezko lau film proiektatuko dira aire zabalean, herriko gune ezberdinetan banatuta eta adin guztietako ikusleei zuzenduta. Emanaldi guztiak 22:00etan hasiko dira eta, euria eginez gero, saioak estalitako espazioetara lekualdatuko dira.

Karteldegian euskarazko lanak dira nagusi, nahiz eta gaztelaniazko azken garaiko arrakasta handietako bat ere ikusteko aukera egongo den zikloa ixteko.

Zinema zikloa ostiral honetan bertan hasiko da eta uztailaren amaierara arte luzatuko da hitzordu hauekin:

  • Ekainak 26, ostirala: «Dragoi-Jagolea» (Euskaraz, adin guztientzat). Traña Plazan ikusi ahalko da. Eguraldi txarra eginez gero, Traña-Matienako eskolako aterpera mugituko da saioa.

  • Uztailak 3, ostirala: «Gaua» (Euskaraz, 16 urtetik gorakoentzat). Gazte eta helduentzako proposamen hau inguru paregabe batean eskainiko da: Gerediagako ermitan. Euria eginez gero, hau ere Traña-Matienako eskolako aterpean egingo da.

  • Uztailak 10, ostirala: «Soinujolearen Semea» (Euskaraz, 12 urtetik gorakoentzat). Bernardo Atxagaren eleberri ezagunaren egokitzapena San Trokaz Plazara iritsiko da. Euria eginez gero, babeslekua Probalekua izango da.

  • Uztailak 24, ostirala: «El 47» (Gaztelaniaz, 7 urtetik gorakoentzat). Zikloari amaiera emateko, Eduard Fernández aktorea buru duen film arrakastatsua Muntsaratzeko Dorretxean proiektatuko da. Kasu honetan ere, eguraldiak laguntzen ez badu, Probalekuan egingo da saioa.

Ekimen honen bidez, Udalak udako gauetarako doako aisialdi kulturala eta hurbila eskaini nahi die Abadiñoko auzo ezberdinetako herritarrei.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top