DOT Durangaldea

Alerta gorria asteartera eta asteazkenera luzatu du Euskalmetek

Segurtasun Sailak maila goreneko abisuari eutsi dio datozen egunetarako ere

Eguraldi beroa eta ekaiztsua asteburura arte
Eguraldi oso beroa hurrengo egunetarako

DURANGALDEA | Euskadi astintzen ari den bero kolpeak gogor jarraituko du. Euskalmetek, Euskal Meteorologia Agentziak, alerta gorria luzatzea erabaki du, eta asteleheneko abisuari asteartekoa eta asteazkenekoa gehituko zaizkio, muturreko tenperatura altuek bere horretan jarraituko dutela aurreikusita.

Egoera ikusita, Segurtasun Sailak protokoloak indarrean mantenduko ditu eguneko ordu zentraletan, termometroek eskualdeko hainbat puntutan berriro ere 40 °C-ko muga gainditu dezaketelako. Gainera, gauetan ere giroa oso itogarria izango da eta nekez jaitsiko dira tenperaturak 20 gradutik behera, “gau tropikalak” errepikatuz.

Bero jasanezin honekin batera, hego haizeak eta lurraren lehortasun anyitzak baso-sute arriskua handituko dute Durangaldean eta lurralde osoan zehar. Hori dela eta, agintariek neurriak zorroztasunez mantentzeko deia egin diete herritarrei: likido asko edan, eguzkitan ahalegin fisikorik ez egin eta pertsona nagusi zein umeak bereziki zaindu.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top