Ertzaintzak ikerketa abiatu du heriotzaren arrazoiak argitzeko, gaur goizeko 08:20an abisua jaso ostean

IURRETA | Ertzaintza 78 urteko gizonezko baten gorpua Ibaizabal ibaian agertu izana ikertzen ari da, Iurreta parean.
Gaur goizeko lehen orduan, zehazki 08:20an, larrialdi zerbitzuek dei bat jaso dute ibaian gorpu bat zegoela ohartaraziz, Paduretako etxeen inguruan.
Abisua jaso bezain laster, Ertzaintzako patruilak eta osasun-zerbitzuak bertaratu dira. Polizia autonomikoak biktimaren adina baieztatu du eta ikerketa abiatu du jada gertatutakoa argitzeko, autopsiaren emaitzen zain.


