Tenperatura maximoek gora egingo dute Durangaldean

EGURALDIA | Gaur goizean eguzkitsu egongo da eta arratsaldean trumoi-ekaitzak jo dezake. Tenperatura maximoek gora egingo dute eta 18-21 ºC artekoak izango dira. Egunsentiko behe-lainoak desegin ondoren, eguzkitsu egongo da. Arratsaldean, ordea, ezegonkortasuna areagotu egingo da eta lurraldean sakabanatuta trumoi zaparrada batzuk bota ditzake eta zenbait lekutan mardulak izan daitezke; zaparradak hegoaldetik iparraldera mugituko dira. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da barnealdean eta Kantauri isurialdean ipar/ipar-ekialdetik joko du eta kostaldean bizi samar ibiliko da.


