DOT Durangaldea

Ostegun goizean eguzkitsu egongo da eta arratsaldean berriz ekaitzak

Tenperatura maximoek gora egingo dute Durangaldean

Arratsaldean trumoi-ekaitzak jo dezake

EGURALDIA | Gaur goizean eguzkitsu egongo da eta arratsaldean trumoi-ekaitzak jo dezake. Tenperatura maximoek gora egingo dute eta 18-21 ºC artekoak izango dira. Egunsentiko behe-lainoak desegin ondoren, eguzkitsu egongo da. Arratsaldean, ordea, ezegonkortasuna areagotu egingo da eta lurraldean sakabanatuta trumoi zaparrada batzuk bota ditzake eta zenbait lekutan mardulak izan daitezke; zaparradak hegoaldetik iparraldera mugituko dira. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da barnealdean eta Kantauri isurialdean ipar/ipar-ekialdetik joko du eta kostaldean bizi samar ibiliko da.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top