Larunbat eta igandean jokatuko da Txolonen bi talde zornotzarrekin

FUTBOL | Datorren larunbatan eta igandean, Amorebieta-Etxanon jokatuko da Emakume Futbolari Beteranoen 2025–2026ko II. Liga Nazionaleko III. fasea. Sei taldek hartuko dute parte, eta asteburu osoan zehar herria emakume beteranoen futbolaren bilgune izango da.
Emakume Futbolari Beteranoen Elkarte Nazionalak antolatuta, eta Amorebieta-Etxanoko Udalaren babesarekin, txapelketa bi egunetan banatuta jokatuko da. Partida ugari izango dira, eta horri esker asteburu osoan etenik gabe jarraitu ahal izango da lehia. Partida hauek Txolon futbol zelaian jokatuko dira.
Ekimen honen helburua da emakumezkoen futbol beteranoari ikusgarritasuna ematea eta haren balioa nabarmentzea, jokalarien ibilbidea aitortuz eta kirola bizitzan zehar praktikatzea sustatuz. Halaber, kirol arloan berdintasuna bultzatzea eta lurralde ezberdinetako taldeen arteko bizikidetza-guneak sortzea du helburu, futbolak batzen dituen emakumeen arteko loturak sendotuz.
Parte-hartzaileak eta partiden ordutegia
Larunbata, honako partidak jokatuko dira:
● 10:00 etan – AD Palmeral vs Hazi Berriak-Amorebieta
● 11:15 etan – Erein-Amorebieta vs Pucelanas C.F.
● 12:30 etan – Veteranes Castelló vs Veteranas Alcobendas
● 16:30 etan – Veteranes Castelló vs Erein-Amorebieta
● 17:45 etan – Veteranas Alcobendas vs AD Palmeral
● 19:00 etan – Pucelanas C.F. vs AD Palmeral
Igandea:
● 10:30 etan – Erein-Amorebieta vs Veteranas Alcobendas
● 11:45 etan – Pucelanas C.F. vs Veteranes Castelló
● 13:00 etan – Erein-Amorebieta vs Hazi Berriak-Amorebieta
Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarrak gonbidatu nahi ditu hurbildu eta asteburuaz gozatzera, kirola, bizikidetza eta emakumezkoen futbol beteranoaren aitortza ardatz izango dituen ekimen batean


