Klubak Susana Del Amo durangarrari ematen dio dirua
DURANGO | “Agur U14 Topaketa 2024” topaketan bildutako dirua entregatu du DRT-k astearte arratsaldean. Edizio honetan 3.645 euro bideratuko dira La Cuadri del Hospira. Susana Del Amok, elkartearen izenean, eskerrak eman ditu dohaintza horrengatik. «Adierazi nahiko genuke zein garrantzitsua den guretzat horrelako ekarpen bat, horiei esker Aita Menin errehabilitazio-zerbitzu bat jarri ahal izango dugulako martxan. Euro bakoitza saio hauetarako izango da», adierazi du.
Diruaren zati bat La Caixa Fundazioak jarri du. Durangoko bankuko zuzendariak, Eli Goenagak, fundazioak La Cuadri del Hospiri lotutakoa bezalako proiektu garrantzitsuak bultzatzeko egiten duen ahalegina nabarmendu nahi izan du. «Euskadin La Caixa Fundazioak bi milioi euro bideratu ditu 300 ekimen laguntzeko», azpimarratu du.
Gogoratu behar da “Agur U14 Topaketa 2024” txapelketan bost taldek hartu zutela parte, irabazlerik eta markagailurik gabeko txapelketan, eskolaren etapari amaiera emateko helburuarekin (4 maila: U8, U10, U12, U14).