DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

DRTak 3.645 euro bildu ditu “La Cuadri del Hospi”-rako

Klubak Susana Del Amo durangarrari ematen dio dirua

DRTko arduradunak, Susana Del Amo, La Cuadri del Hospi eta Eli Goenaga La Caixako eta Durangoko zuzendariarekin batera
DRTko arduradunak, Susana Del Amo, La Cuadri del Hospi eta Eli Goenaga La Caixako eta Durangoko zuzendariarekin batera

DURANGO | “Agur U14 Topaketa 2024” topaketan bildutako dirua entregatu du DRT-k astearte arratsaldean. Edizio honetan 3.645 euro bideratuko dira La Cuadri del Hospira. Susana Del Amok, elkartearen izenean, eskerrak eman ditu dohaintza horrengatik. «Adierazi nahiko genuke zein garrantzitsua den guretzat horrelako ekarpen bat, horiei esker Aita Menin errehabilitazio-zerbitzu bat jarri ahal izango dugulako martxan. Euro bakoitza saio hauetarako izango da», adierazi du.

Diruaren zati bat La Caixa Fundazioak jarri du. Durangoko bankuko zuzendariak, Eli Goenagak, fundazioak La Cuadri del Hospiri lotutakoa bezalako proiektu garrantzitsuak bultzatzeko egiten duen ahalegina nabarmendu nahi izan du. «Euskadin La Caixa Fundazioak bi milioi euro bideratu ditu 300 ekimen laguntzeko», azpimarratu du.

Gogoratu behar da “Agur U14 Topaketa 2024” txapelketan bost taldek hartu zutela parte, irabazlerik eta markagailurik gabeko txapelketan, eskolaren etapari amaiera emateko helburuarekin (4 maila: U8, U10, U12, U14).

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top