DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Tokiko merkataritza eta ostalaritzarako doako prestakuntza berri bat, Durangon

Doako sei prestakuntza-saio praktiko eskainiko dira, hainbat asteazkenetan, irailaren eta azaroaren artean, Durangoko Turismo Bulegoan

Prestakuntza-programak sei saio tematiko biltzen ditu guztira

DURANGO | Tokiko merkataritzaren eta ostalaritzaren lehiakortasuna eta profesionalizazioa bultzatzen jarraitzeko asmoz, Durangoko Udalak eta Dendak Bai merkatarien elkarteak udazkeneko prestakuntza-ziklo berri bat jarri dute abian, udalerriko establezimenduei zuzenduta.

Prestakuntza-programak sei saio tematiko biltzen ditu guztira, guztiak praktikoak eta sektorearen benetako beharretara egokituak. Saioak hainbat asteazkenetan egingo dira, irailean, urrian eta azaroan, 14:00etatik 16:00etara, Durangoko Turismo Bulegoan (Kurutziaga kalea, 38).

  • Irailak 17: Bezeroen fidelizatzea
  • Urriak 1: Saltokia
  • Urriak 15: Bezeroarentzako arreta eta komunikazio eraginkorra
  • Urriak 29: Digitalizazioa I
  • Azaroak 12: Digitalizazioa II
  • Azaroak 26: Digitalizazioa III

Saio bakoitzaren ondoren, 15:30etik 16:00etara,mokadutxo bat eskainiko da, parte-hartzaileen artean ideiak eta esperientziak trukatzeko gune gisa pentsatua.

Interesdunek esteka honen bidez egin dezakete izen-ematea: https://labur.eus/formakuntza-formacion-durango-25.

Prestakuntza gehienez ere 25 lagunentzat da, eta Durangon dauden merkataritza edo ostalaritza-establezimenduetarako baino ez da.

Ekimen hau Durangoko Udalaren eta Dendak Bairen arteko konpromiso partekatuaren parte da, tokiko merkataritza eta ostalaritza sarea indartzeko, elkarlanean hazten jarraitzeko tresna erabilgarriak eta topaguneak eskainiz.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top