Tenperatura maximoak zertxobait igoko dira eskualdean

EGURALDIA | Asteartea motel antzean hasiko dugu, bereziki Kantauri isurialdean. Egunak aurrera egin ahala, hodei geruza saretu egingo da eta arratsaldean ostarteak zabalduko dira. Egunaren lehen zatian euria egingo du ipar isurialdean, eta arratsaldean atertzera egingo du. Haizea ipar-osagaitik sartuko da eta tenperatura maximoak zertxobait igoko dira, maximoek 20 ºC-ren muga gutxigatik gaindituko dute.