Tenperatura atzokoaren antzekoa izango da

EGURALDIA | Egunaren hasieran zerua tarteka hodeitsu agertuko da, behe-hodeiekin, eta, orokorrean ateri eutsiko badio ere, Kantauri isurialdeko lekuren batean zirimiri pixka bat egin dezake. Orduek aurrera egin ahala, hodeiak gutxituz joango dira eta arratsaldean zerua garbiago geratuko da. Hegoaldean ere behe-hodei batzuk izango ditugu goizean, eta arratsaldean zerua nahiko oskarbi geratuko da. Eguerditik aurrera ipar-haizea bizi ibiliko da, eta, horren ondorioz, tenperatura atzokoaren antzekoa izango da. Agian hegoaldean pittin bat igo daitezke.