Asteburu hontan jokatu dira Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan final laurdenetako lehen bi partidak

DURANGO | Zapatu arratsaldean, iparraldeko Gaizka Garat eta Salaberryk final erdietarako txartela irabazi zuten Hondarribiko Basterra eta Gernikako Urrutxua erraldoiaren aurka. Partidua ikusgarria eta oso berdindua suertatu zen. Lehenengo setean iparraldekoak 15-14 gailendu ziren, baina bigarren setean Basterra eta Urrutxuak txapelketa hasieran eman zitzaien faborito paperari erantzunez 7-15 irabazi zuten eta beraz desenpatea hirugarren set batean lehiatu beharra, non sorpresa etorri zen Gaizka eta Salaberry-k 5-2 irabaziz eta beraz final erdietarako txartela irabaziz.
Domekako kanporaketan, Martín Celaya markinarrak eta Iñigo Unda gernikar atzelari biziak, Tolosako Altuna eta Markinako Peru zituzten aurrez aurre, azken hauek atariko fasetik zetozen gazteak ziren, baina azkenean ezin izan dute sorpresarik eman. Lehenengo setean 15-9 galdu zuten eta bigarren setean 15-11. Beraz Martin Celaya eta Unda lehenengo final aurrerako sailkatzen dira eta Gaizka Garat eta Salaberry-ren aurka arituko dira hurrengo maiatzak 31an arratsaldeko 17,30ean hasiko den jardunaldian.
Nesken lehiaketa bertan behera
Euskal Jaia zesta punta txapelketan, gizonezkoen lehiaketaz gain, emakumezkoen lehiaketa ikusgarri bat zegoen prestatuta, eta lehenengo kanporaketa jolastu dira dagoeneko, baina aldi berean jokatzen ari diren hainbat txapelketa direla eta (Donostiak emakumezkoen Master Series, Nazioen arteko liga, Bilbo Iron Cup etabar), ezin izango da burutu eta tamalez bertan behera utzi beharra izan da.
Beraz, atentzio guztia gizonezkoen txapelketan egongo da, eta final egunean nesken lagunarteko partida bat jarriko da, txapelketatik kanpo.