Denbora ezegonkorra hurrengo egunetan ere mantenduko da

EGURALDIA | Udaberrian egin ohi den denbora. Hau da, oso nahasia, soilguneak, zaparrada batzuk eta ekaitzak dituena, batez ere egunaren bigarren erdian. Tenperaturak leunak izango dira, 20 gradu ingurukoak.
Ostirala, ezengokorra
Ostiralean ezegonkortasuna areagotu egingo da, eta zaparradak eta trumoi-ekaitzak egin ditzake egunaren bigarren partean. Goizean hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira, baina hala ere lekuren batean euri pixka bat egin dezake. Arratsaldeak aurrera egin ahala, hegoaldetik garapen handiko hodeiak sartuko dira eta zaparrada trumoitsu batzuk egin ditzake, txingorra egite dezakeenik baztertu gabe. Tenperatura maximoek ez dute aldaketa handirik izango eta iparraldeko haizea nagusituko da.
Larunbara, ekaitzak
Larunbatean giro ezegonkorrarekin jarraituko dugu. Hego-haizea ibiliko da, tarteka zakar, eta tenperaturak gora egingo du. Goizean zerua tarteka hodeitsu agertuko da, eta zaparrada bakanen bat egin dezake. Arratsaldean, berriz, hodeiak ugaritu eta litekeena da zaparradak eta ekaitzak izatea leku askotan.