DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

64 urteko mendizale zauritu bat erreskatatu dute Anboto mendian

Gertakaria 14:00ak inguruan izan da.

ABADIÑO | Ertzaintzaren helikoptero batek 64 urteko gizon bat erreskatatu du gaur, asteazkena, arratsaldeko lehen orduan, Anboto mendian erorita zauritu baita.

Arratsaldeko ordu biak baino lehentxeago, herritar bat SOS Deiak 112 Larrialdiei Aurregiteko Zerbitzuarekin harremanetan jarri da, Anboto inguruan mendizale bat zaurituta zegoela ohartarazteko. Antza denez, erorikoa izan zuen gailurraren jaitsieran, eta hainbat ubeldurak bidea bere kabuz jarraitzea eragozten zioten.

Larrialdiei Aurregiteko teknikariak, ezarritako dispositiboaren arduradunak, UVRko baliabideak bidali ditu Ertzaintzaren helikoptero batekin batera, eta istripua izan duena erreskatatu du. Jarraian, Osakidetzako helikoptero batek zauritua ospitalera eraman du.

Suhiltzaileek eta osasun-zerbitzuek ere parte hartu dute operatiboan.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top