Tenperatura beroenak berdintsuak izango dira

EGURALDIA | Goizean giro lasaia izango dugu, kostaldean behe-hodei batzuekin. Barnealdean, berriz, giroa argiagoa izango da, erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuekin. Haizeari dagokionez, barnealdean hego-ekialdekoa nagusituko da, bizi samar, eta kostaldean brisa ibiliko da. Arratsaldean, berriz, iparraldeko haizea barnealdeko eskualdeetara hedatuko da, baina ez da Nafarroa hegoaldera iritsiko. Kostaldean tenperatura beste koska bat jaitsiko da, baina gainerako tokietan beroenak berdintsuak izango dira. Arratsaldean ezegonkortasuna areagotuko da eta txoko batzuetan ekaitzak jo dezake.


