DOT Durangaldea

Durangok Udal Etxebizitza Bulegoa irekiko du udazkenean

Etxebizitzari buruzko udal informazio-zerbitzua emateko espazio egokia ahalbidetze aldera

Bulegoa udakenean jarriko da martxan

DURANGO | Durangoko Udalak 10/2026/MC kreditu-aldaketa (kreditu gehigarria) onartu du Osoko Bilkuran, guztira 476.450 euroko zenbatekoarekin, hainbat udal inbertsio finantzatzeko, azpiegituren, mantentze-lanen eta zerbitzu publikoen arloan lehentasunezkotzat jotzen diren jardueretarako kreditu gehigarriak gaituz.

Zehazki, onartutako aldaketak udalerriko hainbat eremuri eragiten dieten inbertsioak jasotzen ditu. Horrela, 48.400 euro bideratuko dira udal brigadaren biltegiko fatxadan esku hartzeko eta hura konpontzeko, zerbitzu publikoko instalazio horien egoera egokia bermatzeko. Era berean, 35.000 euroko inbertsioa aurreikusi da Udaletxean, Bibliotekan eta San Agustin Kultur Etxean tximistorratzak instalatzeko, eraikin horien eta haien ingurunearen babesa indartzeko.

Halaber, 200.000 euroko partida bat sartu da asfaltatze-kanpaina berri baterako, udal errepide-sarea hobetzeko jarduketei jarraipena emateko. Azpiegitura puntualen eremuan, 105.000 euro erabiliko dira Kurutziaga kaleko hodi bat ordezteko, tarte horretan antzemandako gorabeheren ondorioz, eta 22.000 euro Sasikoa kaleko zati batean zirkulazioa hobetzeko, aparkalekuaren egungo konfigurazioak zirkulazioa zailtzen baitu. Azkenik, 66.050 euroko inbertsioa aurreikusten da etorkizuneko Etxebizitza Bulegoa egokitu, antolatu eta mantentzeko, etxebizitzari buruzko udal informazio-zerbitzua emateko espazio egokia prestatzeko. Laster iragarriko dira zerbitzu horri buruzko berrikuntzak.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top