“Oso pozik gaude! Urrezko domina! “, aitortu zuten klubetik

GIMNASIA ERRITMIKOA | Durangoko Uztai klubak (Haizea Mosteiro, Izaro Oñate, Jone Olasolo, Libe Kortabarria eta Julene Pérez) lehen postua lortu du igande honetan Bermeon egin den Bizkaiko Amateur Txapelketan. “Oso pozik gaude! Urrezko domina! “, aitortu zuten.
Euskadi Amateur txapelketa Durangon izango da, maiatzaren 25ean eta 31n. “Podiuma lortzen saiatuko gara gure taldeekin eta gimnasta indibidualekin”, gaineratu du Duranoko klubak.