DOT Durangaldea

SD Amorebietak merezitako hiru puntuak lortu ditu Astorgan (0-1)

Gorka Agirrek bigarren zatian sartutako gol bakarrak eman dio garaipena talde zornotzarrari, jokoa eta aukera nagusiak kontrolatu ostean

Gorka Agirrek 66. minutuan sartutako golak hiru puntuak Zornotzara eramatea ahalbidetu du.

FUTBOLA | SD Amorebietak garaipen garrantzitsua eta merezitakoa lortu du Atletico Astorgaren aurka. Urdinak nagusi izan dira partida osoan zehar eta jokoaren ekimena eraman dute, baina asko kostatu zaie etxekoen defentsa zulatzea. Azkenean, Gorka Agirrek 66. minutuan sartutako golak hiru puntuak Zornotzara eramatea ahalbidetu du.

Lehen zatia Jon Castrilloren gizonen mendean joan da: baloia azkar berreskuratuz eta aurkariaren areara iritsiz. Aukerak gerturatzen joan dira eta argiena Etxanizek izan du 42. minutuan, buruz egindako errematea zutoinera jaurtita. Atsedenaldira iritsi baino lehen, Murgoitiok esku harrigarria jarri du etxekoen gola eragozteko.

Bigarren zatian taldeari askoz gehiago kostatu zaio zirrikituak aurkitzea, baina 66. minutuan iritsi da saria: Josep Diazen bi jaurtiketa jarraian ate azpian atera ondoren, Agirrek txarrena jaso eta saretara bidali du baloia jaurtiketa zehatz batekin. Azken minutuetan markagailuari eusten jakin dute zornotzarrek liga honetako bigarren garaipena poltsikoratzeko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top