Maximoak 25 gradura iritsiko dira

EGURALDIA | Asteartean behe-lainoarekin eta hodei hondarrekin hasiko bagara ere, eguna eguzkitsua izango da nonahi. Zeruan goi-hodei batzuk ere bero-hodeiak sor daitezke arratsaldean. Haizea ahul eta aldakor ibiliko da, arratsaldean izan ezik; orduan iparraldekoa izango da eta indartu egingo da. Tenperatura maximoak nabarmen igoko dira, eta udaberriko itxura berreskuratuko dute.