DOT Durangaldea

Terzićek lagunartekoak Bizkaiko gira batekin hasiko ditu

Athleticek CD Derio, SD Leioa eta Sestao River izango ditu aurkari uztailaren 15etik 22ra bitartean

Denboraldiaurreko lehen partidak baieztatuta. Argazkia: Athletic Club

EUP! | Edin Terzićen Athleticek Bizkaian barrena egindako bira batekin hasiko ditu lagunartekoak. Bertako herrietako zaleentzat aukera paregabea izango da zaleentzat lehoien denboraldi berriko hastapenak zuzen-zuzenean jarraitzeko.

Lehen hitzordua uztailaren 15ean izango da, asteazkenean, Portugaleteko La Florida zelaian, CD Derioren aurka. Ondoren, Athleticek SD Leioaren aurka neurtuko ditu indarrak Jose Ignacio Azkueta zelaian (Sarrienan), larunbatean, hilak 18, herriaren 500. urteurrena ospatzeko urtemugan. Azkenik, hilaren 22an, asteazkenean, lehoiek Sestao Riverri egingo diote bisita Las Llanasen. Norgehiagoka guztiak 19:30ean jokatuko dira.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top