DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Sona handiko garaipena emakumezkoen Tabirakok La Salleren aurka

Denboraldiko hamargarren garaipena lortu zuten durangarrek

Garaipen berria durangarrentzat. ARTXIBOKO ARGAZKIA: Luis Iturrioz

SASKIBALOIA | Tabirako Baque Lehen Nazional mailako emakumezkoen taldeak ospe handiko garaipena lortu zuen etxetik kanpo La Salleren aurka (ligako bosgarren postuan dago) 55-58. Horrela, durangarrek denboraldiko hamargarren garaipena lortu dute.

Antxon Imaz, Joseba Arkarazo, Maren Hormaetxea eta Jorge Uriarteren gidaritzapean, bilbotarren aurka partida handia jokatu zuten. Lehen laurdena 18 puntuko berdinketarekin amaitu ondoren, bigarrenean, atsedenaldira bost puntuko aldearekin joan ziren (31-36).

Aldageletatik igaro ondoren, Tabirakok bigarren zati bikaina egin zuen aurkarien erasoei eutsiz (42-46) eta azken partzialean, garaipen handia lortu zuen kantxa batean eta aurkari zail baten aurrean.

Tabirakoren saskiratzaile nagusia Fatou Sané izan zen, 13 puntu eta 5 erreboterekin, eta ondoren Nerea Imaz, 10ekin. Bineta Sanek 8 puntu eta 7 errebote lortu zituen eta Elene Sarasuak zortzi. Tabirakok Lointek Gernika hartuko du ostiral honetan Landako kiroldegian (19:45ean).

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top