Azoka irailaren 27an, igandean, izango da, Urduñako Krosaren egun berean

URDUÑA | Urduñako herritarrek hitzordu berezia izango dute irailaren 27an. Hiriak Merkataritza Azokaren edizio berri bat hartuko du, formatu berrituarekin; izan ere, ekimen berria ohiko Aukera Azoka ordezkatzera dator, tokiko merkataritzaren eta jarduera ekonomikoaren erakusleiho bihurtzeko asmoz.
Gauzak horrela, urtero bisitari ugari erakartzen dituen Urduñako Krosaren ospakizuna aprobetxatuz, saltokiek, zerbitzu-enpresek, artisautzako profesionalek eta tokiko ekoizleek stockeko edo saldoko hainbat produktu eskainiko dituzte, edota beren zerbitzuen erakusgarri bat jarriko dute ikusgai euren merkataritza-ordutegian, 10:00etatik 14:00etara.
“Formatu berri honekin, URDUÑA BIZI saltoki eta enpresen elkarte berriak Urduñako tokiko ekonomiaren kalitatea, aniztasuna eta dinamismoa balioan jarri nahi du. Gainera, jende asko bilduko dela aprobetxatuz, tokiko negozioei ikusgarritasun handiagoa eman nahi zaie”, azpimarratu du Iker Santocildes alkateak.


