DOT Durangaldea

Durangoko Tronperri kaleko eraikin bat hustu dute sute baten ondorioz

Sutera Iurretako parkeko hiru ibilgailu eta anbulantzia bat bertaratu dira; ez da zauriturik egon

Sutea 15.00ak aldera piztu da

DURANGO | Ostegun honetan, 15:00ak aldera, ke handia irten da Durangoko Tronperri kaleko Lurpe 2 diskoteka zaharraren lokaletik, eta inguruko auzotarrek berehala ohartarazi dituzte larrialdi zerbitzuak.

Gertakariaren lekura Iurretako parkeko hiru suhiltzaile-talde eta anbulantzia bat hurbildu dira prebentzio gisa. Hasiera batean, Udaltzaingoak lokalaren gainean dagoen eraikineko atari bat hustu behar izan du badaezpada.

DOTek jakin ahal izan duenez, sua sotoko komunetako batean piztu da, oraindik zehaztu gabeko arrazoiengatik bertan gordetako hainbat gauzak su hartu ondoren. Suhiltzaileek 16:30 aldera lortu dute egoera erabat kontrolatzea, eta ez da pertsona zauriturik egon.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top