DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Ostegun honetan hasiko da Elorrion tokiko merkataritzarako bonu kanpaina

30 euroko erosketa baten truke, elorriarrek 10 euro aurreztuko dituzte

31 saltokik bat egin dute kanpainarekin
31 saltokik bat egin dute kanpainarekin

ELORRIO | “Elorrixon dendarik denda” kanpainaren edizio berri bat hasi da ostegun honetatik, maiatzaren 2tik, 31ra. Elorrioko Udalak 20.000 euro bideratuko ditu herriko merkataritza sustatzeko eta denda txikiei laguntzeko.

Bonuekin, bizilagunek 20 euro ordainduko dituzte 30 euroko erosketagatik, hau da, % 33 aurreztuko dute. 18 urtetik gorako pertsona bakoitzak bi bonu trukatzeko aukera izango du. Deskontu-aukera bi aldiz baliatu ahal izango dute, edo bi bonuak erosketa bakarrean erabili ahal izango dituzte; kasu horretan, erosketaren zenbatekoa gutxienez 60 eurokoa izango da.

Saltoki batean edo bitan egin ahal izango dira erosketak, betiere kanpainari atxikitako negozioak badira. Guztira, oraingo honetan 31 saltoki batu dira kanpainara; bakoitzak 64 bonu izango ditu herritarren eskura. (HEMEN atxikitako saltokiak kontsultatu)

Aurreko edizioetan bezala, bonuen trukea merkatariek kudeatutako aplikazio informatiko baten bidez egingo da. Hala, herritarrek NANarekin soilik joan beharko dute saltokietara eta erosketak egin; ez dute beste euskarririk edo dokumentaziorik beharko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top