DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Jon Etxebarria eta Nerea Aburto dira Zornotzako ipuin laburren irabazleak

Edizio honek izan duen arrakasta eta harrera ona ikusita, udalak ekimenari jarraipena emateko konpromisoa agertu du

Zornotzako ipuin laburren irabazleak

ZORNOTZA | Amorebieta-Etxanoko Udalak Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu zuen atzo, “I. Ipuin Laburren Lehiaketa” euskarazko lehen ipuin laburren lehiaketaren sari banaketarekin. Aurten lehen aldiz antolatu den lehiaketa honek harrera ezin hobea izan du parte-hartzaileen artean, eta interes handia erakutsi dute euskaraz idazteko eta irakurtzeko.

Hori horrela, Jon Etxebarria Zarandona izan da 16 eta 22 urte bitarteko gazteen kategoriako irabazlea, “Kontu zaharrak” lanagatik, eta Nerea Aburto Gonzalez 23 urtetik gorakoen kategorian izan da garaile, “Hil ezazu aita” ipuinarekin. Sariak Ainhoa Salterain alkateak eta Jon Artabe Euskara zinegotziak banatu zituzten eta bi irabazleek tokiko produktuen saskiak eta liburu sorta bat jaso zituzten. Horrez gain, ipuinak udal webgunean zein herriko hedabideetan argitaratuko dira.

Lehiaketaren helburu nagusia da zornotzarren artean euskararen erabilera sustatzea. Horri lotuta, epaimahaiak lanen kalitatea eta gai, estilo eta adin aldetik egon den aniztasuna azpimarratu ditu. Ipuin guztiek hasiera bera izan arren “Bete gabe nituen, artean, hamazortzi urte…”, guztiek eman diote jarraipen desberdina esaldiari, sormenari lekua emanez.

Konpromisoa

Lehen edizio honen arrakasta eta zornotzarren erantzun ona kontuan hartuta, Amorebieta-Etxanoko Udalak lehiaketa datorren urtean errepikatzeko asmoa agertu du, Amorebieta-Etxanon literatur tradizio berri honi jarraipena emateko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top