Bigarren teknikaria izan den Jon Ibarrondok ere ez du karguan jarraituko

KIROLA | Ezusteko albistea. Nando Alonsok dimisioa aurkeztu du Durangoko Culturaleko entrenatzaile gisa. Entrenatzailea azaroaren 4an iritsi zen klubera, Igor Gordobilek ere dimisioa eman ostean.
Klubak atzo gauean eman zuen albistearen berri bere sare sozialetan eta jakinarazi zuen bigarren teknikaria izan den Jon Ibarrondok ere ez duela karguan jarraituko.
Oraingoz, ez da jakitera eman zein izango den entrenatzaile berria. Igandean jokatuko da Culturala eta Alavés C arteko partida, arratsaldeko 17:30ean hasita, Tabira fubol zelaian.