DOT Durangaldea

Euria eta tenperaturen beherakada datoz aste honetarako

Asteazkenetik ostiralera prezipitazioak izango dira nagusi eta asteburuan hodeiak eta argi-ilunak gailenduko dira

Euri egingo du aste honetan Bizkaia EGURALDIA: Xabier Elgezua

EGURALDIA | Astearen hasiera gozoa izango da Bizkaian. Astelehenean hodei arteko poutxuekin eta 27 °C-ko maximoarekin abiatuko dugu astea, eta asteartean giroak goia joko du: eguzkia nagusi izango da eta termometroak 30 °C-ra iritsiko dira.

Nolanahi ere, asteazkenetik aurrera eguraldiak txarrera egingo du:

  • Asteazkena, osteguna eta ostirala: Zerua lainotuta egongo da eta euria egingo du hiru egunetan. Tenperaturek behera egingo dute nabarmen, maximoak 21-24 °C inguruan kokatuz.

  • Asteburua: prezipitazioak erretiratu egingo dira, baina zerua hodeitsu mantenduko da. Igandean tenperatura minimoak 13 °C-raino jaitsiko dira.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top