Taldea Udalak kontratatuko dituen enplegu-tasen bidez osatuko da, Lanbidek deialdia argitaratu ondoren

ABANTO ZIERBENA. Abanto Zierbenako Udalak herritarren bizikidetza eta ingurumena zaintzeko agente-zerbitzua abian jartzea aurreikusi du. Lanbidek deialdia argitaratzen duenean, Udalak datozen hilabeteetan kontratatuko dituen enplegu-taldeen bidez garatuko da ekimena.
Zerbitzu berri honek bi lan-ildo nagusi izango ditu:
-
Bizikidetza-agenteak: Astero ingurunearen egoera ikuskatuko dute eta azterketa bakoitzari buruzko txostena osatuko dute.
-
Ingurumen-agenteak: Ager daitezkeen hondakinak eta isurketak bertatik bertara kentzeaz arduratuko dira.
Lan-taldeak arreta berezia jarriko du Udaltzaingoak identifikatutako puntu kritikoetan. Neurri hauek joan den irailaren 24ko udalbatzan aho batez onartutako mozioaren barruan kokatzen dira. Mozio horrek, gainera, polizia-zaintza handitzea eta eremu horiek seinaleztatzea ere biltzen du.
Herritarrek Udalaren telefono orokorrera deituta jakinaraz dezakete edozein isurketa edo intzidentzia: 94 636 20 00.


