Aurten, mozorro lehiaketan parte hartu gura dutenek izena eman beharko dute

ZALDIBAR | Udalerria inauterietan murgilduko da martxoaren 1etik 4ra. Lehenengo ekintza martxoaren 1ean egingo da, udaletxeko plazan, 18:00etan: Gaur Jaia diskofesta egongo da arratsalde-iluntzea girotzen.
Martxoaren 4an, beste hainbat ekintza egingo dira, mozorro lehiaketa barne. Azken hori dela eta, udalak iragarri du aurten ezinbestekoa izango dela mozorro lehiaketarako izena ematea. Inskripzioak martxoaren 3ra arte egin daitezke Udal Liburutegian.
Bestela, martxoaren 4an bertan ere egin ahal izango dira, udaletxeko plazan, 16:30etatik 17:00etara. Gero, mozorroen lehiaketa hasiko da 17:00etan, eta epaimahaiak 17:30ean iragarriko du zeintzuk diren irabazleak. Azkenik, 17:45etatik
aurrera, Diskopuntx disko-festak girotuko du arratsalde-iluntzea.
Eguraldiak laguntzen ez badu, ekintza guztiak eskolako instalazioetan egingo dira.
Zaldibarko Udalak herritarrak deitu ditu mozorrotzera eta ekintzetan parte hartzera.