DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Mañaria ibaiaren garbiketa antolatu dute igandean

10:00etatik 13:00etara bitartean egingo da, udalerriko ibaiko hainbat gunetatik hondakinak kentzeko

Mañaria ibaiaren artxiboko irudia
Mañaria ibaiaren artxiboko irudia

DURANGO | Sanfaustoetako jaiak ixteko ekintzen barruan, Durangoko Udalak, Jai Batzordea, Auzo Alai, Juan de Iciar, Ourdaiby eta Marisatsa ehiza eta arrantza elkarteen laguntzarekin, Mañaria ibaia garbitzeko jardunaldia antolatu du igande honetan, urriak 20.

Ekintza 10:00etatik 13:00etara izango da, eta herria zeharkatzen duen ibaiaren hainbat gunetan pilatutako hondakinak kentzea du helburu.

Parte hartu nahi duten guztiek Pinondo Etxera joan beharko dute 10:00etan. Bertan, antolatzaileek eskularruak, salabardoak, pintzak eta zabor-poltsak emango dituzte. Boluntarioei jarduerarako arropa eta oinetako egokiak ekartzea gomendatzen zaie, ez baitira emango.

Durangoko Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu ekimen honetan parte hartzera eta ingurumenaren kontserbazioan zuzenean laguntzera, Sanfaustoetako jaiak naturarekiko elkartasunez itxiz eta, horrela, ingurune naturala zaintzen lagunduz.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top