DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Maiatzaren 31an ospatuko den 35. urteurreneko egitaraua aurkeztu du Berbarok

‘Ni eta Nitarrak ‘antzerkia eta kalejira izango dira egitarauaren mamia

Egitarau honekin Berbaro osatzen duten komunitate guztiarentzako eskaintza atsegina osatzea nahi dute

DURANGO | Berbarok 35. urteurreneko egitaraua aurkeztu du: haurrentzako jolasak, Ni eta Nitarrak antzerkia eta kalejira izango dira egitarauaren mamia. Bagara Nor ekitaldiak borobilduko du eguna.

Egitarau honekin Berbaro osatzen duten komunitate guztiarentzako eskaintza atsegina osatzea nahi dute: haurrentzako tailerra, gazte eta helduentzako antzerkia eta denok batzeko ekitaldi eta kalejira.

Maiatzaren 31 Durangoko euskaltzaleak batzeko eguna izatea nahi dute, durangarrak euskararen alde biltzeko eguna. “Ehundaka eta ehundaka lagun izan gara Berbaroren proiektuaren alde ekin dugunak, ekiemenetan parte hartu duguank, hezitzaile moduan ibili garenak… Horiek guztiak elkartu eta Berbaroren 35. urteurrena ospatzeko eguna izango da maiatzaren 31koa”, azaldu dute elkartetik.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top