DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Eguraldiak nahasia izaten jarraitzen du, eta ostarteak, euriteak eta ekaitzak izaten dira asteburura arte

Tenperaturak ez dira asko aldatuko eta 17/18 gradu inguruan geratuko dira

Asteburura arte eguraldi nahasiak jarraituko du
Asteburura arte eguraldi nahasiak jarraituko du

EGURALDIA | Hasi den astea ere grisa izango da, baina ez hain ekaiztsua. Datorren asteburura arte ez dirudi udaberria itzuliko denik eguzkia eta 20 gradutik gorako tenperaturekin.

Astelehena, ezegonkortasuna

Astelehenean ezegonkortasuna mantentzen da. Goizaldean zaparrada trumoitsuak eta mardulak espero dira. Goizak aurrera egin ahala giroa lasaiagoa izango da, baina arratsaldean zaparradak ugariagoak eta orokorragoak izango dira. Mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haizeak joko du, zertxobait bortitzagoa kostaldean. Tenperaturak ez dira ia aldatuko eta giroa fresko mantentzen da.

Asteartea, zaparradak arratsaldean

Eguraldi lasaixeagoa astearte goizerako, nahiz eta lasaitasunak ez duen luze iraungo. Goizean lanbroa eta lainoa nagusituko dira, eta hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Arratsaldera iritsita, ezegonkortasun gero eta handiagoak hodeien garapena eragingo du, eta zaparradak eta ekaitzen bat izango dira. Mendebaldeko haize leuna ibiliko da, oro har, eta zertxobait zakarragoa kostaldean. Tenperaturan ez da aldaketarik espero.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top