DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Igandean Durangok Euskadiko Gimnastika Erritmikoko Txapelketa Amateurra hartuko du

Senior, gazte eta banakako gazte taldeek parte hartuko dute

Lehen hitzordua datorren igandean izango da Landakon
Lehen hitzordua datorren igandean izango da Landakon

DURANGO | Datorren igandean, maiatzak 26, Euskadiko Gimnastika Erritmikoko Amateur Txapelketako lehen hitzordua izango da Landakon. Senior, gazte eta banakako gazteek hartuko dute parte. Lehiaketa goizeko hamarretan hasiko da eta sarrera doan izango da.

Euskadiko lehiaketaren bigarren hitzordua hurrengo asteburuan izango da, ekainaren batean, larunbata, Landakon. Bertan kadeteek, kadeteek eta seniorrek hartuko dute parte.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top