Elurra 600 metro inguruan egingo du

EGURALDIA | Giro hotz eta ezegonkorrak jarraipena izango du. Tenperaturak ostiraleko balio berdintsuetan geldituko dira eta elur-kota 600-800 m artean kokatuko da, baina goizaldean baliteke zertxobait gehiago jaistea; eguerdi partean gorago egongo da. Tarteka zaparradak botatzen jarraituko du, batez ere Kantauri isurialdean eta hegoaldean giroa argiagoa izango da, batez ere Nafarroan. Haizea ipar-mendebaldetik ibiliko da. Barnealdeko hainbat lekutan eta mendi inguruetan izotza egin dezake.