DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Kamioi batek auto bat harrapatu eta arrastaka eraman du 100 metro Iurretan

Harrapatutako gidariaren laguna Usansoloko Ospitalera eraman dute

Kamioiak Iurreta eta Durango lotzen dituen semaforora eraman du ibilgailua
Kamioiak Iurreta eta Durango lotzen dituen semaforora eraman du ibilgailua

IURRETA | Goizeko 10:30ak pasata kamioi batek ibilgailu bat harrapatu du Goiuriatik Bilborako biribilgunearen irteeraren sarreran, eta 100 metro arrastaka eraman du Iurreta eta Durango lotzen dituen semafororaino. Anbulantzia, Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu dira, baina suhiltzaileek alde egin dute, maniobrarik egin behar izan ez dutelako.

Istripua larria izan ez bada ere, zauria izan da, ibilgailuko gidariaren laguna Usansoloko Ospitalera eraman baitute, sorbaldan mina zuela. 11:15 aldera alde egin dute bai anbulantziak, bai istripua izan duen ibilgailuak eta baita untxiak zeramatzan Valladolideko kamioiak ere.

Gertaera horrek ilarak eta trafiko motela eragin ditu errepide zati horretan.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top