DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Uda honetan festetatik bueltatzeko gaueko autobusa eskainiko du Amorebietak

Igorreko San Antonio jaiak izango dira lehendabizikoak; datorren larunbatean, ekainaren 8an, ospatuko dira

Lehenengo zerbitzua asteburu honetan izango da, Igorreko jaietan
Lehenengo zerbitzua asteburu honetan izango da, Igorreko jaietan

AMOREBIETA-ETXANO | Zornotzako Udalak, Arratiako Udalerrien Mankomunitatearekin eta Galdakaoko Udalarekin lankidetzan, gaueko autobus zerbitzua antolatu du udako hilabeteetarako. Udalen helburua da gazteak datorren udako jaietatik etxera modu seguruan eta inolako kezkarik gabe itzultzeko aukera ematea. Horrela, gazteek jaiez gozatzeko denbora izateaz gain, garraio publikoa izango dute etxera itzultzeko, autoa hartzea saihestuz. Ekainean hasiko dira festak eskualdean eta irailera arte gaueko autobus zerbitzua erabili ahal izango da hamar udalerrietako jaietatik itzultzeko.

Igorreko San Antonio jaiak izango dira lehendabizikoak; datorren larunbatean, ekainaren 8an, ospatuko dira eta bi asteburutan jarraian, gaueko autobus zerbitzua eskainiko da larunbatetik iganderako goizaldean, 02:30ean eta 05:00etan, autobus geltokitik irtenda.

Bediako San Joanetan ere, ekainaren 22an, larunbata, gaueko garraio publikoa egongo da 02:30ean eta 05:00etan, autobus geltokitik.

Arantzazun eta Diman, bestalde, San Pedro jaiak ospatuko dira. Arantzazun, ekainaren 28an, ostirala, gaueko zerbitzua 02:30ean eta 05:00etan irtengo da autobus geltokitik, eta Diman, 02:30ean eta 05:00etan, baita autobus geltokitik ere.

Bestalde, Lemoako San Inazio jaietan, uztailaren 27an, larunbata, itzulera-ordua 02:30ean eta 05:00etan izango da, Correosekin batera.

Abuztuan Zeanuriko Santa Maria eta Areatzako San Bartolome jaien txanda izango da eta hitzordu hauetan gaueko autobus zerbitzua ere hartu ahal izango da. Zeanurin, abuztuaren 10ean, larunbata, eta Areatzan, abuztuaren 30ean, ostirala, eta, bi herrietan, garraio publikoa goizaldean 02:30ean eta 05:00etan irtengo da, autobus geltokitik.

Irailean, bestalde, Arteako Andra Mari eta Galdakaoko Santa Kruz jaiak ospatuko dira. Artean, irailaren 6an, ostirala, autobus zerbitzua eskainiko da geltokitik, 02:30ean eta 05:00etan, eta Galdakaon, bi larunbatetan: irailaren 14an eta irailaren 21ean. Bi egunetan bueltako autobusa 02:30ean eta 05:00etan irtengo da Plazakoetxetik.

IGORRE – SAN ANTONIO JAIAK
Ekainak 8 eta 15 (larunbata) | 02:30 eta 05:00 | autobus geltokia

BEDIA – SANJOANAK
Ekainak 22 (larunbata) | 02:30 eta 05:00 | autobus geltokia

ARANTZAZU – SAN PEDRO JAIAK
Ekainak 28 (ostirala) | 02:30 eta 05:00 | autobus geltokia

DIMA – SAN PEDRO JAIAK
Ekainak 29 (larunbata) | 02:30 eta 05:00 | autobus geltokia

LEMOA – SAN INAZIO JAIAK
Uztailak 27 (larunbata) | 02:30 eta 05:00 | Correosekin batera

ZEANURI – ANDRA MARI JAIAK
Abuztuak 10 (larunbata) | 02:30 eta 05:00 | autobus geltokia

AREATZA – SAN BARTOLOME JAIAK
Abuztuak 30 (ostirala) | 02:30 eta 05:00 | autobus geltokia

ARTEA – ANDRA MARI JAIAK
Irailak 6 (ostirala) | 02:30 eta 05:00 | autobus geltokia

GALDAKAO – SANTA KRUTZ JAIAK
Irailak 14 eta 21 (larunbata) | 02:30 eta 05:00 | Plazakoetxe

1 thoughts on “Uda honetan festetatik bueltatzeko gaueko autobusa eskainiko du Amorebietak”

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top