Harrapatutako gidariaren laguna Usansoloko Ospitalera eraman dute
IURRETA | Goizeko 10:30ak pasata kamioi batek ibilgailu bat harrapatu du Goiuriatik Bilborako biribilgunearen irteeraren sarreran, eta 100 metro arrastaka eraman du Iurreta eta Durango lotzen dituen semafororaino. Anbulantzia, Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu dira, baina suhiltzaileek alde egin dute, maniobrarik egin behar izan ez dutelako.
Istripua larria izan ez bada ere, zauria izan da, ibilgailuko gidariaren laguna Usansoloko Ospitalera eraman baitute, sorbaldan mina zuela. 11:15 aldera alde egin dute bai anbulantziak, bai istripua izan duen ibilgailuak eta baita untxiak zeramatzan Valladolideko kamioiak ere.
Gertaera horrek ilarak eta trafiko motela eragin ditu errepide zati horretan.