Lanbide Heziketako ikastetxeek fabrikatutako auto elektrikoen txapelketa finkatua da.
IURRETA | Beste urte batez, eta dagoeneko zazpi dira, Iurreta Lanbide Heziketa Euskelec auto elektrikoen txapelketan parte hartzen ari zen. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatu du, Tknikaren bitartez, eta lanbide-heziketako ikastetxeetako ikasleek ibilgailu elektriko bat diseinatu eta eraikitzen dute, mugimen-oinarri komun baten gainean – motorra, motor-kontrolatzailea eta bateriak –, talde-lana indartzeko eta sormena eta esparru esperimentala sustatzeko ezagutza teknikoak eskuratzeko garaian.
Euskelec, Lanbide Heziketako ikastetxeek egindako ibilgailu % 100 elektrikoen txapelketa, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan egin zen aurten, eta Iurreta Lanbide Heziketako ikasleek hirugarren postuan amaitu zuten.
Zorionak!