DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Iurretako LHko ikasleentzat hirugarren postua Euskelec ikastetxean

Lanbide Heziketako ikastetxeek fabrikatutako auto elektrikoen txapelketa finkatua da.

Txapelketa Gasteizen jokatu zen. ARGAZKIA: Iurreta L H.
Txapelketa Gasteizen jokatu zen. ARGAZKIA: Iurreta L H.

IURRETA | Beste urte batez, eta dagoeneko zazpi dira, Iurreta Lanbide Heziketa Euskelec auto elektrikoen txapelketan parte hartzen ari zen. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatu du, Tknikaren bitartez, eta lanbide-heziketako ikastetxeetako ikasleek ibilgailu elektriko bat diseinatu eta eraikitzen dute, mugimen-oinarri komun baten gainean – motorra, motor-kontrolatzailea eta bateriak –, talde-lana indartzeko eta sormena eta esparru esperimentala sustatzeko ezagutza teknikoak eskuratzeko garaian.

Euskelec, Lanbide Heziketako ikastetxeek egindako ibilgailu % 100 elektrikoen txapelketa, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan egin zen aurten, eta Iurreta Lanbide Heziketako ikasleek hirugarren postuan amaitu zuten.

Zorionak!

1 thoughts on “Iurretako LHko ikasleentzat hirugarren postua Euskelec ikastetxean”

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top