Erdilari eta kapitain zuri-gorriak beste hiru denboraldiz jarraituko du taldean

FUTBOLA | Athletic Clubek eta Irene Oguizak (26 urte) akordioa lortu dute jokalariaren kontratua beste hiru denboraldirako luzatzeko, hau da, 2029ko ekainaren 30era arte. Durangarrak, lehen taldeko kapitainak, ehun partidako muga gainditu du denboraldi honetan zuri-go
rri gisa, eta bere zortzigarren urtea osatuko du elitean. Guztira 113 neurketa ofizial jokatu eta 14 gol sartu ostean, bizkaitarra ezinbesteko pieza izango da hemendik aurrera ere Bilboko taldearen aldagelan.
Durangoko Ezkurdi taldean hazi eta hezi ondoren, duela hamarkada bat iritsi zen Lezamara zuri-gorrien harrobian sartzeko. Erdilariak 2020ko urtarrilean egin zuen debuta lehen taldearekin, Angel Villacamparen eskutik, eta belauneko lesio larria jasan zuen elitean lekua hartu eta gutxira.
Urte hauetan guztietan, ordea, Irene Oguiza asko hazi da jokalari gisa, eta lidergoaren adibide argia bihurtu da kapitainaren besokoa jantzita; jokoari dagokionez, bera da taldearen iparra eta gidaria zelaiaren erdian.


